Binilo artin galdute
mundure

Elvis Costellon estreinako lan bixai emongotzau errepasu!1977. urteko "My Aim is True" eta hurrengo urteko "This years models". Garai horretako (eta gaur eguneko) eszena musikaleko ixen handi bat!




 

The Specials taldin estreinako taldin disku! Ixen bera erungo bana eta 2 tone sello mitikuaz grabataku. 60. hamarkadako Jamaikako ska talde handixenan bertsinoikin batea, euran kanta propixuk be bilatu geinkez. Gure ustetan, Erresuma Batuko Ska mugimendu disko honeaz hasi zan martxan 70. hamarkada amaieran!




 

Patti Smith musiko eta poeta estatu batuarran estreinako lana. 1975. urtin Arista Recordes-en eskutik kaleratutaku, eta John Cale-k (Velvet Underground) ekoiztutaku. Garai horretako New Yorkeko punk mugimenduai buelta bat emon, eta geroa hainbat artistan gainin eragin zuzena euki daben biharra. Punk mugimenduko "ama besutakuk" toke feministi eta kulturala gehitxutzan momentu horretako New Yorkeko eszena musikalai!




 

Van Morrisonek Warner etxintxako grabatako disko bi gaurkun: His Band and The Street Choir eta Tupelo Hones. Disko bikoitz baten alkarreaz atatako 1975. urteko edizinoi. Urte batzuk lehenauako grabazinoik di! Morrison AEBa jun de denbora gitxire grabatakuk!




 

Estreinakoz emakume baten ahotsa Binilo Artin Galdute irratsaiun. 2011n argitaratutako Adelen 21 diskuk marka guztik apurti dotxuz. Demaseko kritikak hartziaz gain, 26 miloi kopixa baino gexa saldutxuz!




 

 

 

 

CookiesAccept

OHARRA! Webgune honek cookieak erabiltzen ditu.

Besterik ezean eta nabigatzailearen ezarpenak aldatzen ez badituzu, horretarako onespena ematen duzu.

Ados