Binilo artin galdute
mundure

Creedence clearwater revival

Irratsaio bitxan talde honen ibilbidi errepasako dou. Gaurkun estuixoko lehenengoko 4 grabazinoik! Datorren astin bigarren zatixe!




 

Janis Joplin "Pearl" (1971, CBS)

Janis handixan laugarren estuixoko biharra eta berau hil eta sei astea argitaratutaku. Disko ederra Full tilt boogie taldiazbatea grabataku Los Angelesen. Beste abesti ezagun batzun artin, Cry Baby, Me & Bobby Mcgee eta Mercedes Benz topa geinkez bertan.




 

Neil Young & Crazy Horse taldin arteko kolaborazinoitxik sortutako disko ederra: "Zuma". Histoixako azalik txarrenetaku euki arren, binilun grabata dana benetan da gomendagarrixe!




 

Leonard Cohenen Various Positions disku (1984, Columbia). Halleluyah kanta ezagune estreinako agertu zan lana, eta Cohenen aurreko ibilbidi baino bixkat modernua dana. Horren lekuko, sintetisadoran erabileri. Janina Thomas koristi hamentxe hasten da Coheneaz biharrin.




 

Mano Negran "Putas Fever" disku. Mestizaji gorenea erun talde handixe. Europan eta Hego Ameriketan ezagunak bihurtzen dotxun lana, eta era berin, taldin gorabeherak sortzen dotxune.




 

 

 

 

CookiesAccept

OHARRA! Webgune honek cookieak erabiltzen ditu.

Besterik ezean eta nabigatzailearen ezarpenak aldatzen ez badituzu, horretarako onespena ematen duzu.

Ados